Next Bizkaia Proiektuak

Bizkaiko Foru Aldundiak, bere sailen bitartez, BEEPren zeharkako 4 ardatzetan kokatzen diren proiektuak garatzen ditu; hau da: Trantsizio ekologikoa, eraldaketa digitala, gizarte- eta lurralde-kohesioa eta genero-berdintasuna.

Proiektuen zerrenda

  • Helmugako Jasangarritasun Turistikoko Plana

    PSTD helmuga turistiko iraunkorreko estrategia Gaztelugatxen, Busturialdea Urdaibai eskualdean, Helmugetako Jasangarritasun Turistikoko Planen programa.

  • Belaunaldien arteko Zentroa luzeko laguntza eta zaintza lana Getxon

    Iraupen luzeko laguntza eta zainketen plana: desinstituzionalizazioa, ekipamenduak eta teknologia.

  • Eskualdeko erreferentziazko zentro soziosanitarioak

    Iraupen luzeko laguntza eta zainketen plana: desinstituzionalizazioa, ekipamenduak eta teknologia.

  • ETXETIC

    Iraupen luzeko laguntza eta zaintza plana: desinstituzionalizazioa, ekipamenduak eta teknologia.

  • Sexu-indarkeriaren biktimentzako 24 orduko arreta integraleko zerbitzua sortzea

    «Espainiak indarkeria matxistaren aurka babesten zaitu» planera bideratutako kredituaren esparruan garatutako proiektua, sexu-indarkeriaren biktimei 24 orduz arreta integrala emateko zentroak sortzeko.

  • La Encartada Fabrika-Museoa

    Interes kulturaleko ondasunaren erabilera turistikoa mantentzeko eta birgaitzeko proiektu jasangarria.

  • Montefuerteko jauregia

    Interes kulturaleko ondasunaren erabilera turistikoa mantentzeko eta birgaitzeko proiektu jasangarria.

  • Nekazaritzaren eta abeltzaintzaren iraunkortasuna eta lehiakortasuna

    Bizkaiko Lurralde Historikoan nekazaritzaren eta abeltzaintzaren iraunkortasuna eta lehiakortasuna bultzatuko dituzten inbertsioak egiteko laguntza-programak.

  • Prestakuntza eta trebakuntza hobetzeko plana

    Mendekotasun-egoeran dauden adinekoentzako egoitza-zerbitzuaren horniduran parte hartzen duten kudeaketa pribatuko egoitza-zentroetako langileen lanbide-trebakuntza hobetzeko dirulaguntzak.

  • Euskara, Kultura eta Kirol Foru Sailaren dirulaguntzak

    Euskara, Kultura eta Kirol Foru Sailaren foru-dirulaguntzak “Kultura-eskaintza zabaltzeko eta dibertsifikatzelo laguntazk; hirikoak ez diren eremuetan” izeneko 1. Proiektua gauzatzeko, “Kulturaren dinamizazioa lurralde osoan zehar izeneko 2. inbertsioa, “Kultura-industriaren errebalorizazioa” izeneko C24 Osagaia.

  • Eguzki-instalazio fotovoltaikoa Basauri, Artaza, Derio, Gernika, Iurreta, Markina, Urioste eta Zallako suhiltzaileen parkeetan eta Gangurenen dagoen Agiritegi Administratibo Orokorrean

    Autokontsumoari eta biltegiratzeari lotutako pizgarrien programa, energia-iturri berriztagarriekin, bai eta bizitegi-sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzeari lotutakoa ere, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan.

  • Bizkaiko Lurraldeko Toki-erakundeen administrazio digitaleko oinarrizko zerbitzuen elkarreragingarritasuna

    Modernizazio- eta digitalizazio-proiektuak toki-erakundeen administrazioen eremuan.

  • Ibilgailu ekologiko eta jasangarriak berritzea

    Mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarrien programak (MOVES III).

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren jauregiaren energia-eraginkortasuneko obrak eta jarduketak

    Toki-erakundeentzako Eraikin Publikoen Birgaitzea Bultzatzeko Programa (tokiko PIREP). 

  • Garraio-datu aurreratuak sortzea Bizkaiko Lurralde Historikoan

    Garraio jasangarri eta digitalerako laguntza-programa. 

  • Dokumentu-funtsak deskribatzeko eta digitalizatzeko laguntzak

    Era guztietako artxibo-sistemen, inbentarioen eta ondare historikoaren erregistroen digitalizazio, edukiera handitze eta elkarreragingarritasun proiektua, ikus-entzunezkoa barne.