Politika -

Presoak

Presoen inguruko 'premiazko agenda' aldarrikatu dute Foro Sozialak eta EPPK-k

PSOEren iritsierak "espetxe-politika interpretatzeko modu berriak ekarri ditu", baina "iragarritako espektatibetatik urrun" daudela uste dute.

Agustin Hernandez Foro Sozialeko bozeramailea, artxiboko irudi batean. Argazkia: EiTB
Agustin Hernandez Foro Sozialeko bozeramailea, artxiboko irudi batean. Argazkia: EiTB
Agustin Hernandez Foro Sozialeko bozeramailea, artxiboko irudi batean. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Konponbiderako premiazko agenda" aldarrikatu dute larunbat honetan Foro Sozialak eta Euskal Presoen Kolektiboa den EPPK-k, hainbat lehentasunei irtenbidea emateko asmoz, hala nola, gaixotasun larriak dituzten presoak eta 70 urte baino gehiagokoak askatzea, euskal espetxeetara hurbiltzea, bigarren gradurako urratsak ematea, Frantziako Estatuan betetako zigor-pilaketa eta espetxe-eskumenak transferitzea.

Agus Hernan Foro Sozialaren bozeramailea eta Ainhoa Mujika Goñi eta Juan Antonio Olarra Guridi EPPK-ko kideak Alboloteko espetxean bildu dira larunbat honetan, Granadan, eta "premiazko agenda" horren beharra izan da bilera horren ondorio nagusia, Foro Sozialak ohar baten bidez zabaldu duenez.

Foro Sozialak eta EPPK-k adierazi dutenez, PSOEren iritsierak "espetxe-politika interpretatzeko modu berriak ekarri ditu, eta hori agerian utzi dute Pedro Sanchez Espainiako presidentearen eta horren ministroen adierazpenek". Dena dela, azken hilabeteetan izandako presoen hurbilen eta gradu eboluzioak "iragarritako espektatibetatik urrun" daudela uste dute.

Foro Sozialaren aburuz, egoera horrek zenbait sektoreengan "frustrazioa" eragin du. Bereziki, presoen senideak pairatzen duten egoerak kezkatzen du Foro Soziala, "presoei ezartzen zaien salbuespeneko espetxe politikaren zeharkako biktimak" direla uste dutelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Presoak ETA Alderdi politikoak Eguneko albisteak Albisteak Espetxeak