Skip to main content

2022ko urriaren Appleko segurtasun eguneratzeak

Applek 133 segurtasun-eguneratze argitaratu ditu 2022ko urrian, Safari nabigatzaileari, macOS sistema eragileari (Ventura, Monterey eta Big Sur bertsioak), Apple TVrako tvOS sistema eragileari, Apple Watch gailuetarako watchOS sistema eragileari eta Iphone eta IPadOS gailuetarako iOS sistema eragileari eragiten dietenak. Eguneratze horien barruan, honako ahultasun hauek zuzentzen dira: kode arbitrarioa gauzatzea, pribilegioak igotzea, informazio-ihesa eta zerbitzua ukatzea.

Bereziki garrantzitsua da zero-day akatsa CVE-2022-42827 identifikatzailearekin. Applek ziurtatzen du ustiatzen ari direla.

Infografía