Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian #txiotesia lehiaketako 1. datuak: dagoeneko 45 txiolarik parte hartu dute

Dokumentuaren akzioak

#txiotesia lehiaketako 1. datuak: dagoeneko 45 txiolarik parte hartu dute

2013/11/19 - Unibertsitatea.net
Lehiaketak arratsaldeko 15.00ak bitartean eman dituen datuetako batzuk kaleratu ditugu: zenbat parte hartzaile, zein esparrutakoak...

#txiotesia eguna aurrera doa eta hona hemen egunak 15.00ak bitartean eman dizkigun datu batzuk.

Hala ere, kontuan hartu datuak etengabe aldatzen ari direla eta ikerlariak oraindik ere ekimenera gehitzen ari direla! :) Izan ere, parte hartzeko aukera 21.00ak arte irekita dago.

 

Hona hemen datuak:

  • Goizeko 09.00etatik 15.00etara 45 ikerlarik hartu dute parte.
  • Momentu honetan 44 parte-hartzailek burutu dute lana.
  • Tesia txiokatu dutenetatik 24 emakumeak dira eta 21 gizonezkoak.
  • Parte hartzaileen %50ak tesia defendatuta du jada eta beste %50a tesia garatzen ari da.
  • Tesia defendatuta duten ikerlarien %100ak ikertzen jarraitzen du.
  • Goiz erdira arte parte hartzaileen %50ak argazkiak partekatu ditu bere txioekin azalpenak emateko.
  • Goizaren bigarren zatian berriz tendentzia aldatu egin da eta txiokatu duten parte-hartzaileak mezuekin batera ez dute gaineratu informazio atxikirik esteken bidez.
  • Txiolarien artean, gehiengoak euskaraz egin du ikerketaren zati bat. Hala ere, badaude parte hartzaileen artean nazioarteko tesiak garatu dituztenak eta gaztelaniaz egindakoak ere.
  • Jakintza-alor askotariko gaiak kaleratu dira goizaren lehenengo partean. Besteak beste:
      • Fisika
      • Kimika
      • Ingeniaritza
      • Hizkuntzalaritza
      • Psikologia
      • Soziologia
      • Kazetaritza
      • Komunikazioa
      • Hezkuntza
      • Pedagogia
  • Goizaren bigarren zatian berriz jakintza-arlo berriak nagusitu dira:
      • Biologia
      • Genetika
      • Arkitektura
      • Zuzenbidea
      • Informatika
      • Ikus-entzunezkoak
  • Aipagarria da, parte-hartzaileen %10ak Twitterren kontua zabaldu duela ekimenean parte-hartzeko.

 

Balorazioa:

Izaera honetako lehenengo lehiaketa izanik goizeko 09.00etan ez genekien zein eratako parte hartzea eta erantzuna izango genuen.

Orain egun ederra izaten ari dela esan genezake. Pozgarria da ikerlariek egin duten lana. Pozgarria zenbat lan zabaltzeko aukera izan dugun. Pozgarria euskara erabilita egitea!

Jarraitu:

Jarraitu lehiaketa #txiotesia traola jarraituta  edo @Uninet_ataria kontutik.