Itxi

telebista

22:00etan, ETB1en

Leintz Gatzagaren berezitasunak, 'Herri Txiki Infernu Handi' saioan

EiTB

Ertzaintza auto batean iritsiko dira Leintz Gatzagako (Gipuzkoa) plazara Zuhaitz eta Pagadi.

2:06

'Herri Txiki, Infernu Handi' saioan auto berezi batean iritsiko dira, gaur, Leintz Gatzagara (Gipuzkoa) Zuhaitz eta Pagadi. Izan ere, Ertzaintza auto batean iritsiko dira bertako plazara.

Herri txiki hau arku batzuez inguratuta dago, eta berezitasun horren berri izango du Pagadik Juanitoren eskutik. Bestalde, bertako urak gatza duela jakingo du eta Eugeniok gatza nola ateratzen zuten azalduko dio. Ura modu berezi batean edaten duen Inazio ezagutuko du, Dorleta birjinaren gorabeherak eta Mauri eta bere berezitasun propioekin ere topo egingo du.

Zuhaitzek, aldiz, herriko gizon eta andre zaharrenekin egoteko aukera izango du. Ricardo eta Pequeño nortzuk diren jakingo du eta Benedicto eta bere anekdotak ere ezagutuko ditu. Gainera, herria bera ere mugitu egiten dela jakingo du... baina zenbateraino?  Pericok kontatuko dizkio berezitasun horiek guztiak.

Hauek eta lagun gehiago, gaurko 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioan, 22:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.