Infobeaz

PQC finalista Latam Awards sarietan

Bilboko PQC ingeniaritza eta arkitektura aholkuetxearen bi proiektu finalistak dira Latinoamerikan garatutako Data Center proiekturik onenak errekonozitzen dituzten Latam Awards 2017 sarietan. Latinoamerikako ingeniaritza-etxerik onena ere hautagai izan daiteke. 

Bilboko aholkuetxe honen proiektu bi -Telefónicaren Limako eraikina birgaitzea eta Quilicura-ko Data Center Sonda- finalistak dira “zerbitzu hornitzailerik onena”, “Eraldatze proiekturik onena” eta “Eragiketako bikaintasuna” ataletan.

Errekonozimendu garrantzitsua da, PQCk nazioarteko teknologia erreferentea bihurtu nahi duelako. Gaur egun egoitzak dauzka Mexikon eta Txilen eta bertako agentzietatik Latinoamerikako merkatuetara heltzen da.

Enpresak Ekonomi eta Lurralde garapena sustatzeko Foru sailaren laguntza du.

 

 

, ,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA