Informatika teknikari bat aldi baterako hautatzeko deialdia

Errenteriako Udalak lehiaketa-oposizioa deitu du aldi baterako Informatika teknikari bat hautatzeko, deialdi irekian. Eskabideak Udal Erregistro Orokorrean aurkeztu behar dira, eta horretarako azkeneko eguna otsailaren 15a da. Baldintzen artean dago ingeniaritza informatikoa edo Informatikan lizentziatura edukitzea edo ikasketa horiek eskuratzeko baldintzak izatea.

Udalak jakinarazi du oinarriak 2016ko urtarrilaren 25ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu direla, baita udaleko web orrian ere (www.errenteria.eus). Horretaz gain, Udal Informazio Bulegoan eskuragarri daude interesdunentzat (Udaletxearen beheko solairua).

Oinarriak hemen.