Borrar
Olentzero Elgoibarko bi haurrekin.
Gure Olentzero!

Gure Olentzero!

Ikazkin ospetsuak Gipuzkoako herri guztiak bisitatu ditu, batzuetan bera bekarrik eta besteetan Mari Domingiren laguntzarekin

El Diario Vasco

Miércoles, 24 de diciembre 2014, 14:10

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Olentzero ez du huts egin. Goiz jeiki da asteazken honetan, txapela buruan jarri eta hara joan da Gipuzkoa osoa zeharkatzera. Goizean pozik ibili da handik eta hemendik herri guztietako haurrekin, batzuetan bera bakarrik joan da eta besteetan Mari Domingiren laguntza eduki du.

Txikiak bere zain izan dira, urduri. Giroa alaitzeko asmoarekin eta ikazkinari harrera ona emateko leku askotan abesten itxaron diote. Eta, azkenean, Olentzerorekin egoteko aukera izan dute. Denbora polita igaro dute berarekin eta gutunak eman dizkiote, adierazten zer opari nahi zuten. Pozik bukatu dute umeek eta ilusio askorekin joan dira etxera gurasoekin.

Olentzero eta Mari Domingi Elgoibarren izan dira goizean. Eguzkia lagun, kalejira bat egin dute herritik eta gero denbora eduki dute txikien gutunak jasotzeko. Haurrak euren belaunetan jarri dira eta pozik hitz egin dute beraiekin. Deban eta Urretxun ere goizean ibili dira biak.

Legazpiko haurrek gogotsu abestu diote goizean Olentzerori, panderojole, trikitilari eta Doinua musika eskolako beste hainbat instrumentuen laguntzarekin. Ilusioz beteriko aurpegiak nabariak ziren txikienen artean, ikazkinaren etorreraren zain. Gero, arratsaldeko bostetan iritsiko da Olentzero herrira, bere ibilbidea Laubidetik hasiz.

Oparien ikazkina Mari Domingiren konpainiarekin iritsiko da 15:20ean Donostiako Zuloaga plazara, Urgull menditik jaitsita hain zehazki. Txalaparta eta trikitixaren doinuekin batera agertuko dira biak. Harreraren ondoren udaletxera abiatuko dira non 16:00etatik 17:30era arte umeen gutunak jasoko dituzten udal batzar aretoan. 18:00etan desfilea hasiko da erdigunetik, Bulebarretik hasita, Hernani, Loiola, San Martzial, Getaria, Askatasun Hiribidea, Churruca, Gipuzkoa Plaza eta Elcano kaleetatik jarraituz, Bulebarretik berriro pasatzeko eta Alderdi Ederren bukatzeko.

Gure Olentzero Irunen ere izango da. Hiri honetara 16:30ean iritsiko da. Hasieran desfile batean parte hartuko du hurrengo ibilbidea jarraituz: Anbulategitik abiatuko da, Gipuzkoa hiribidea, Artaleku kalea, kale Nagusia eta San Juan plaza zeharkatu ostean Genaro Etxeandia plazan bukatzeko. Umeek prest izan ditzatela beraien gutunak,17:30etik 20:00ak arte, Olentzero Genaro Etxeandia plazan izango baita, haiek eskariak jasotzen-eta.

Eibarren, berriz, hitzordua ikazkinarekin 18:00etan izango da, Unzaga plazan. Hortik hasiko da kalejira Fermin Calbetón kaletik Julian Etxeberria kaleraino eramango duena. Bukatzerakoan, Olentzerok udaletxean hartuko ditu hiriko ume guztien gutunak.

Tolosan, Olentzeroren jarraigo osoa Plaza Zaharrratik abiatuko da 17:30ean. Ikazkinari eta bere lagun Mari Domingiri, erraldoiek, idiek eta txalapartariek jarraituko diete. Zazpiak aldera, Olentzero eta Mari Domingik marrazki lehiaketako opariak banatuko dituzte eta ondoren haur guztiekin egongo dira 20:00ak arte. Amasa-Villabonan, berriz, 18:00tan izango da ere Mari Domingirekin batera, Hirubide plazan.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios