Portada Noticias Euskal Herria Gora maiatzaren lehena! Gora herri langilearen borroka!
Gora maiatzaren lehena! Gora herri langilearen borroka! PDF Imprimir E-mail
28/04/2016

+Video

BILBO. Manifestazioa: "Gora maiatzaren lehena! Gora herri langilearen borroka!" Maiatzaren 1ean, igandea, 18:00etan, Euskadi Plaza

Maiatzak 1 ez da etxean geratzeko eguna, ezta tabernan edo olgetan ibiltzeko ere. Ez da jai egun bat, nahiz eta lan egutegian estatuek horrela markatu. Maiatzak 1 langileon eguna da, egunez egun herri hau aurrera ateratzen dugunon eguna: enplegua dugun edo ez dugunona, emakumeona, gazteona, pentsionistona, migranteona, disidente sexualona… azken finean sistema patriarkal eta kapitalista honen esplotazioa eta zapalketa pairatzen dugunona.


1886ko Estatu Batuetako Chicago hiriko Haymarketeko sarraskia gogoan, Maiatzak 1 langile klasearen ikur eta mobilizazio eguna bilakatu zen. Ez zen langileak zegokiena aldarrikatzeagatik zanpatuak izan ziren lehenengo aldia, eta tamalez, ezta azkenengoa ere.

Maiatzaren 1ean herri langileok kalera ateratzen gara kapitalari argi uzteko gehiengoa garela. Gehiengoa eta sistema honen biziraupenerako ezinbesteko elementua. Orduan, zer dela eta izan behar gara gu esplotatzen, zanpatzen, gosez akabatzen, kale gorrian uzten, erailtzen eta azken finean miseriara kondenatzen gaituen sistema patriarkal eta kapitalista honen oinarri? Zergatik ez diogu egoerari buelta ematen? Ezin dugu onartu askoren sufrimenduaren lepora eskuratutako mozkinek elite txiki baten botere ekonomikoa eta euren morroi diren estatuetako gobernari ustelen diru korronteak loditzeko balio izatea. Egoera honi aurre egin behar diogu eta Maiatzaren lehena data esanguratsua da borroka horretan.

Baina mobilizazioa, errebindikazioa, borroka ezin dira Maiatzak 1era mugatu. Sumisioaren truk miseria saltzen diguten horiei nortzuk garen jakitun garela erakutsi behar diegu egunez egun. Bide horretan, kalean gure indarraren eta batasunaren erakustaldi argia egiten hasi behar gara. Eta Maiatzak 1 indar metaketa eta haserre horren abiapuntua bilakatu nahi dugu, urteko beste egun guztietara zabaldu beharreko borroka grina.

Azaldutako guztia lortzeko Bilboko herri mugimenduko hainbat eragilek Maiatzak1egin dinamika jarri genuen martxan 2015ean. Orain dela urte batzuk langile klasearentzako data azpimarragarria zena, gaur egun desitxuratuta eta edukirik gabe bizi denaren kezkatik abiatuta, herri mugimenduaren ahots eta mezu propioa aldarrikatu nahi izan genuen iaz Maiatzaren lehenerako deitu genuen mobilizazioan. Ondoren lanean jarraitu genuen Movistarreko langile autonomoek hasitako greba sostengatzen. Momentu horretara arte egindako lanaren balorazioa positiboa izan zenez, aurrera egiteko hautua egin genuen eta aurten dinamika hau ahalik eta gehien zabaltzen ahalegindu gara; langile mugimendua eta herri mugimendua batzeko tresna hau indartzen saiatu gara kontaktuak zabalduz, asanbladak antolatuz…

Gasteizen berriz, aurten, Martxoaren 3ko sarraskiaren inguruan Gasteizko herri mugimenduko hainbat eragileren koordinazioaz Herri Ekintza osatu zuten, memoria aktiboaren inguruko egitaraua garatuz. Herri mugimendua indartuz eta antolatuz, euskal herri langilea laguntzeko hautu horretan, bi dinamika hauetan parte hartzen dugun eragile eta norbanakook, aurtengo Maiatzaren 1erako deialdi bateratua egitea adostu dugu. Euskal herri langilearen emantzipazioan herri mugimenduak bere ekarpena egin beharra dauka, horregatik  Bilbon 18:00etan Euskadi Plazan hasiko den manifestazioan parte hartzera dei egiten dugu.

 

 
Banner

TWITTER KI

Boletin Herriak.org

Si quieres recibir nuestro boletín de noticias, envianos estos datos.

¿Aceptas HTML?

 

 

VIDEO

+Video


xnxx xnxxx xnxx xnxx