Portada Multimedia UHintifada Uhintifada 243: Abu Sakha, Israelek isilarazi nahi izan zuen pailazo palestinarra
Uhintifada 243: Abu Sakha, Israelek isilarazi nahi izan zuen pailazo palestinarra PDF Inprimatu Email
2016/02/01

Mohammad Faisal Abu Sakha 23 urteko pailazo gazte palestinarra da. Jeninen sortuagatik Berzeiteko (Ramallah) Zirkogintza Eskolan hazi eta formatu zen. Egun artista profesionala izatera iritsi da eta zirko eskolako irakasle lanetan dabil, gaztetxo palestinarrak zirkoko disziplinetan trebatzen. Zirkogintzak ahalbidetu dio, halaber, bidaiatzea eta okupazio sionistak baldintzatutako etorkizun latzari ihes egitea. Iragan abenduaren 14an check pointetan Israelgo armadak burutu ohi dituen hautazko atxiloketa horietako batean harrapatu zuten. Geroztik atxiloketa administratibo delako errejimena ezarri diote. Gartzelaratuta dago, inongo salaketa edota epaiketarik gabe. Bere atxiloketa Palestinan egunero gertatzen diren horietako beste bat izango litzateke, ez balitz zirkoko lagunek haren alde abiatu duten kanpainiagatik izango ez balitz. Aste honetako atalean Ivan Prado izan dugu solaskide. Prado Pallasos en Rebeldia taldeko kidea da eta Abu Sakharekin ibili da elkarlanean Festiclown jaialdiaren antolaketan. Bere jardunean #FreeAbuSakha nazioarteko kanpainiaren berri eman digu.

 

+Video

 
Banner

Hala Bedi

Astelehenero 20:00-21:00 tartean, "Uhintifada" da Hala Bedi Irratiaren eta 97.0 Irrati Librea uhin askeetako palestinarren ahotsa. Palestinari buruz eta berarekin jarduten duen programa da. Mundu mailako intifadarako gonbidapena. Adi guztiok seinalera!

Kuña jaitsi: [mp3]

TWITTER KI

IRRATI SAIOAK

Make sure you have at least Flash Player 7. If not,please download.

 

 

VIDEO

+Video


xnxx xnxxx xnxx xnxx