Skip to main content

Joomlak segurtasun-iragarki bat argitaratu du, edukien kudeatzaile horren koreari eragiten dion larritasun handiko ahultasun bat zuzentzeko. CVE-2023-23752 identifikatzailea du.

Akatsa ustiatuz gero, web zerbitzuko endpointetara baimenik gabe sartzeko aukera ematen du, eta horrek eragin kritikoa izango du ukitutako sistemen konfidentzialtasunean, integritatean eta erabilgarritasunean.

Ahultasun hori arintzeko, sistemak eta aplikazioak eskuragarri dagoen azken bertsioan eguneratuta edukitzea gomendatzen da, dagozkion eguneratzeak argitaratu bezain laster.