Gizartea -

Getxo

64 urteko gizon bat zauritu da Azkorriko labarretara erori ostean

Antza, gizona atzo jausi zen, baina gaur erreskatatu dute. Hainbat traumatismo baditu ere, arriskutik kanpo dago.

Suhiltzaileak, zauritutako gizona artatzen. Argazkia: @BomberosBizkaia
Suhiltzaileak, zauritutako gizona artatzen.
Azkorriko hondartzan amildu den pertsona bat erreskatatu dute

0:27

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

64 urteko Sestaoko bizilagun bat zauritu da Azkorriko haitzetatik (Getxo, Bizkaia) behera jausita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez. Antza, gizonezkoa atzo amildu zen, baina gaur arte ez dute erreskatatu. Gizonak gaua eman du labarretan, ezin mugituta.

Iturrion arabera, gaur paseoan zebilen pertsona batek ikusi du 09:29 aldera. Larrialdiak ohartarazita, Ertzaintzako kideak, suhiltzaileak eta osasun langileak bertaratu dira. Gunea oso malkartsua denez, Ertzaintzaren helikoptero batek erreskatatu behar izan du.

Hondartzan bertan artatu ostean, Gurutzetako Ospitalera eraman dute. Hainbat traumatismo ditu, baina arriskutik kanpo dago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Getxo Bizkaia Hondartzak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak